Señor No, bai jauna

Kalean da dagoeneko Donostiako Señor No taldearen bosgarren lana: "Siempre te dire que no". Taldekideek urtebete itxaron behar izan dute diskoa kaleratzeko, baina emaitzak merezi du, ekoizpen ona egin dute eta.
Duela urtebete grabatu zuen azken diskoa Donostiako Buenavistako punk-rock laukoteak, Valentziako Mojave estudioetan. EMIren azpizigilu Loli Jackson-ek kaleratu behar zuen lana, baina hala ere, zoritxarra bidean gurutzatu zitzaien donostiarrei. Izan ere, diskoa labean sartu eta astebete lehenago, zigilua desagertu egin zen, diru arazoak tarteko. Ondorioz, grabazioaren masterra kajoi batean sartu zuten.
Señor No taldekoak, ordea, ez dira zain geratzen diren horietakoak; masterra hartu, eta autoekoitzi egin dute, GP Records Donostiako disketxearen laguntzaz. "Baldintza onetan lan egin genuen Loli Jackson disketxearentzat, eta oso gustura aritu ginen Revolver taldeko Carlos Goñi ekoizlearekin, diskoaren soinuan agerian geratzen den bezala", esan digu taldeko abeslari Xabi Perrerak.
Lan biribilena
Emaitza? Soinu aldetik, laukotearen lan biribilena da "Siempre te dire que no". Halaxe dio Xabik berak: "Lan onena da, alde handiarekin". Buenavistakoak ez dira aldendu punk-rockaren bidetik. Rock australiar gordinena, Detroiteko rock tradizioa eta 70eko hamarkada erdiko New Yorkeko punk soinu zaharrak dira haien bereizgarri. Beren estiloan nabaria da Sttoges, MC5, Motorhead, Damned, Dead Boys, Ramones eta antzeko taldeen eragina. Dena dela, oraingoan, gitarra akustikoez eta perkusioaz baliatu dira diskoari izenburua ematen dion "Siempre te dire que no" zapuztutako maitasun baten omenezko kantuan.
Hamar kantu bildu dituzte, guztiak "sex, drugs and rock&roll;" esaldi ospetsuari eusten diotenak, amorruz gehienetan. Izan ere, Xabi taldeko abeslariaren jarrera harroxkoaren atzean, poeta bat ezkutatzen da; zuzenekoetan bere olerkiak bortizki taularatzen dituen poeta, alegia.
Punk-rock hamar opari indartsuez gain, "Llamame" izeneko bideoa dakar lan berriak. Madrilgo Gabiria jauregian grabatu zuten, Juanmi eta Irene Azpirozen zuzendaritzapean. "Lan dibertigarria da", dio Xabik. Bertan, taldekideen aiton-amonak izan daitezkeen agureek tximak eta gerriak mugitzen dituzte, Sr. No-ren kontzertua ikusten ari diren bitartean.
Hamarkada jo eta su
Taldearen hamargarren urtemugarekin bat etorri zaie taldekideei azken lana, laukotea 1993an sortu baitzen Donostiako Buenavistako musika faktorian. Xabi (abeslaria eta gitarra jolea) eta Mikel (baxu jolea) 80ko hamarkadako La Perrera punk-rock talde ezagunean aritutakoak dira. Andonik (bateria jolea), bestalde, Dead Movies-en jardun zuen. Eta Imanolentzat (gitarra joalea) lehen musika esperientzia izan zen Sr. No. Taldea osatu eta urtebete eskasera, bost kantuz osatutako maketa grabatu zuten, No Tomorrow disketxearen jakinmina piztu zuen lana, alegia. Handik aurrera, taldeak gora egin zuen: 1994an bertan, taldearen izen bereko lehen diskoa kaleratu zuten. Diskoari buruzko kritikek etorkizun oparoa iragarri zieten Buenavistakoei. Eta halaxe izan da: bost disko plazaratu dituzte, makina bat bildumatan parte hartu dute, musika jaialdi handietan aritu dira Ez da harritzekoa, Xabiren rickenbacker gitarrak, Mikelen polizia-betaurrekoek eta Imanolen jarrera lotsagabeek musikazale asko maitemindu dituzte eta. Eta zeresanik ez, beren musikak. Hori guztia dela eta, askoren arabera, Europako egungo punk-rock talde indartsuena da Sr. No. Bai jauna!