Senar zikinaz dibortziatu nahi

Emakume iraniar batek dibortzioa eskatu du, bere senarra ez dela inoiz garbitzen argudiatuz. Emakumeak esan duenez, duela zortzi urte senarra erabat obsesiboa zen garbitasunarekin, baina, bat-batean, zeharo aldatu zen, eta orain ura gorroto du. Orduz geroztik, senideek eta lagunek ezin dute gizon zikina jasan.