“SENA” ***

“SENA” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sena/@@download/image/80p76Muted.jpg
2007/12/04
kritika
Testua: B. Malone
Muted
80.zenbakia
“SENA” ***
Muted taldekoak ez dira mututu: ezta gutxiagorik ere. Euren bigarren disko honetan, gauza asko esaten dituzte; batzuetan euren barrura begira, eta beste batzuetan, inguruko zenbait mutu uzteko moduan. Dena den, disko honen alderdi berritzaileena ez dago mezuetan, ahots melodiek eta oinarri elektronikoek taldean hartu duten pisuan baizik. Gainera, ona da melodia horien emaitza: tarteka marteka, Muted-ekoak leundu egiten baitira, ondoren entzulea kupidagabe jotzen jarraitzeko. Euskal metalak bizirik dirau, eta Muted da froga onenetako bat.