Semea gainetik kendu nahian

Semea gainetik kendu nahian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/semea-gainetik-kendu-nahian/@@download/image/2011563777Semea_gainetik_kendu_nahian.jpg
2012/12/13
berria
Beijingo bikote banandu batek epaitegietara jo du lau urteko semearen kustodia edo zaintza dela eta. Honaino, ezer arrarorik ez. Baina kontua da ez batak ezta besteak ere ez dutela txikiaren ardura bere gain hartu nahi, alegia, besteari pasatu nahi diotela "marroia". Amak dio ez duela bere burua gai ikusten, eta aitak erantzun du esanez semea etxean edukitzeak oztopatu egingo lukeela bere bizitza profesionala. Hainbeste dira Txinan... denetarik dago!