Semaforo bat smartphone erabiltzaileentzat

Semaforo bat smartphone erabiltzaileentzat Mugikorrari itsatsita bizi bazara, adi; Herbehereetan zuretzat aproposa den semaforoa jarri dute! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/semaforo-bat-smartphone-erabiltzaileentzat/@@download/image/feature-1-1200x800.jpg
2018/02/26
albiste-laburra
Mugikorrari itsatsita bizi bazara, adi; Herbehereetan zuretzat aproposa den semaforoa jarri dute!
Semaforo bat smartphone erabiltzaileentzat

Ziur zuri ere gertatu zaizula behin baino gehiagotan; kaletik mugikorrari begira ibili, eta zapla! Poste baten, arbola baten edo oinezkoren baten aurka danbatekoa jo. Kasu horietan, susto txiki bat eta norbaiten haserrea besterik ez dituzu jasoko, baina gertaera larriagoak ere bizi ahal ditugu, adibidez, begiratu gabe kalea zeharkatzean.

 

 

Susto horiek ekiditeko, Herbehereetan lurrean itsatsitako semaforoak jarri dituzte; led argiekin egindako lerroa da, zebrabidearen albo batean eta bestean kokatua; hala, smartphone zonbiek arriskurik gabe (eta mugikorretik begiak altxatzeko beharrik gabe) zeharkatu dezakete.

 

 

Ez da halako neurriak hartzen dituen lehen herrialdea; Australian, Txinan eta AEBetan ere antzekoak jarri dituzte. Hala, dagoeneko existitzen dira mugikorrera begira doazenentzako bideak, bidegorrien tankerakoak. Noraino itsutuko ote gara?