Selznick-en ilustrazioak berriz zinean

Brian Selznicken The Invention of Hugo Cabret liburu ilustratua maisuki eraman zuen pantaila handira duela ez asko Martin Scorsesek. Eta orain beste goi-mailako zuzendari batek, 2015eko filmik bikainenetakoa, Carol, zuzendu zuen Todd Haynesek, Selznicken beste liburu bat moldatuko du: Wonderstruck. 1927an bizi den Ben eta 1977an bizi den Rose izeneko gazteen bizipenak ditu istorioak ardatz. Momentuz bi aktore daude konfirmatuta, eta ez dira edonolakoak: Julianne Moore eta Michelle Williams.