Selmasongs

Selmasongs https://www.gaztezulo.eus/albisteak/selmasongs/@@download/image/2p12-5.jpg
2000/11/03
kritika
Testua: Asier Leoz
Bjork
2.zenbakia
Selmasongs
Björk aktore lanetan aritu izan da, Canneseko jaialdian saria eta guzti. Dancer in the dark izeneko filmaren soinu banda berea da, "Selmasongs" honetan bilduta. Lanak irauten dituen 30 minutuetan, islandiarrak nahikoa egiten du bere inguruan sortutako mitoak iraun dezan, eta ez da erronka txikia. Debut paregabe horretatik hasita, eta laugarrena duen honetara iriste bidean, Björk azken urteotako artistarik aurrerakoiena izan da. Catherine Deneuve eta Thom York (Radiohead) berarekin azaltzen dira diskoan, baina guztiaren gainetik bere ahotsa dago.