‘Selfie’-ak Hego Korean

‘Selfie’-ak Hego Korean https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
albiste-laburra
‘Selfie’-ak Hego Korean
Hego Koreako gobernuak selfie-ak egiteko makilen kontrako ehiza hasi du. Izan zitekeen argazkia ateratzen duenari lelo itxura ematen diolako, baina ez, kontua serioagoa da. Makilek daukaten bluetooth sistemak inolako kontrolik pasa gabe merkaturatu dira. Hortaz, gailuen behar bezalako funtzionamendua ezin daiteke bermatu. Agintariek jakinarazi dutenez, gailuak saltzen harrapatzen dutenari hiru urte arteko kartzela zigorra ezarri diezaiokete.