Selfie eta adimen artifizialaren bidez, zure adina egiaztatuko du laster Instagramek

Selfie eta adimen artifizialaren bidez, zure adina egiaztatuko du laster Instagramek Yoti "startup" britainiarrak garatutako teknologia erabiliko du Instagramek esaten duzun adina duzula egiaztatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/selfie-eta-adimen-artifizialaren-bidez-instagramek-laster-zure-adina-egiaztatuko-du/@@download/image/How-to-Master-Instagram-Live-Stream.jpg
2022/07/01

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Yoti "startup" britainiarrak garatutako teknologia erabiliko du Instagramek esaten duzun adina duzula egiaztatzeko.
Selfie eta adimen artifizialaren bidez, zure adina egiaztatuko du laster Instagramek

Instagrami jada ezingo diozu zure adinaren inguruan gezurrik esan. Sare sozialak informatu duenez adimen artifizialean oinarritutako egiaztatze sistema bat probatzen ari da erabiltzaileen benetako adina frogatu ahal izateko. 

Yoti Britainiar startup-ak lagunduta, sare sozial ezagunak euren adina aldatzen saiatzen direnei euren informazioa egiaztatzeko eskatuko die hiru metodo aukeran utziz: NANa erakustea, norbere buruaren bideo bat erakustea edo hiru lagunek zure adina baieztatzea. 

Hiru metodoak helburu bera lortzeko badira ere, hau da, erabiltzailearen adina egiaztatzea, bideo-selfiearen aukerak arreta berezia eskuratu du. Erabiltzaileak grabatutako materiala Yoti erakundearen tresna batek aztertuko du eta honekin jakin ahal izango da erabiltzailea adinez nagusia den ala ez. Erakundearen blogean horrela azaldu dute teknologia berri hau: "Gure teknologiak adinaren estimazio zehatz bat egiten du pertsonaren aurpegia behatuz. Honen erabilera, sare sozialetara zabaltzeaz gain, supermerkatu eta tabernetan ere aplikatu liteke. Modu honek ez du adina ezagutzeko datu pertsonalik edo dokumenturik eskatzen eta informazioa istantean ezabatzen da behin estimatutako adina jakin ondoren". 

Yoti erakundeak ziurtatzen du euren teknologiak 13-17 urte bitartekoen adina zuzen kalkulatzen duela %99.6 alditan, eta 6-11 urte bitartekoenetan tartea %98.91koa da. Sistema proba fasean badago ere egun, Instagrami lagun diezaioke erabiltzaileen adinarekin duen arazoa konpontzen. Honela, erabiltzaile bakoitzari, adinaren arabera, azaldu nahi dion edukia segurtasun handiagoz erakutsiko dio. Aipatu, 
Instagramen politiken arabera, kontu bat irekitzeko gutxieneko adina 13 urte dela.