'Selfie' batengatik hil

'Selfie' batengatik hil 2011 eta 2017 urte bitartean ia 300 lagun hil dira autoargazki perfektuaren bila! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/selfie-batengatik-hil/@@download/image/maxresdefault.jpg
2019/08/16
berria
2011 eta 2017 urte bitartean ia 300 lagun hil dira autoargazki perfektuaren bila!
'Selfie' batengatik hil

Hemendik aurrera, ez zaitezte harritu selfie-ak debekatzen dituen kartel batekin topo egiten baduzue. Ikerketa baten arabera, mugikorrek kamera dutenetik, hau da 2011 eta 2017 urte bitartean, 259 lagun hil dira selfie perfektuaren bila. Heriotza horiek istripuen ondorioz gertatu dira, leku ikusgarri baina arriskutsuetan nahi bezala eta beharrezko lekuetara begiratzeari uzteagatik. Arazoa da, azken urteetan nabarmen igo direla tankera honetako heriotzak.

Istripu gehienak leku turistikoetan gertatzen dira; Coloradoko arroila, aktibo dagoen sumendi bat, Yosemiteko Gran Capitán pareta bertikala, Irlandako edo Australiako itsaslabarrak, Kuala Lumpurreko dorre altuena, trenbideak, Norvegiako Preikestolen...

Hala, 2011an 3-4 lagun hil ziren bitartean, iaz 100 lagunek galdu zuten bizia selfie ikusgarriena lortu nahian. Zifrak izugarri igo dira, jakinda gainera kasu gehienak ezkutuan eramaten direla, heriotzaren benetako arrazoiak senideak lotsatzen dituelako. Eta zuk, zer uste duzu; merezi ote du bizia arriskuan jartzeak argazki batengatik?