Selektibitatea uztailaren 6tik 8ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan

Selektibitatea uztailaren 6tik 8ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan EHUk iragarri duenez selektibitatea uztailera atzeratu du bizitzaren ari garen pandemia egoeragatik. Ezohiko deialdia uztailaren 20tik 22ra izango da. Nafarroari dagokionez oraindik ez dute datarik zehaztu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/selektibitatea-uztailaren-6tik-8ra-egingo-da/@@download/image/unnamed.jpg
2020/03/26

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

EHUk iragarri duenez selektibitatea uztailera atzeratu du bizitzaren ari garen pandemia egoeragatik. Ezohiko deialdia uztailaren 20tik 22ra izango da. Nafarroari dagokionez oraindik ez dute datarik zehaztu.
Selektibitatea uztailaren 6tik 8ra egingo da Euskal Autonomia Erkidegoan

Unibertsitatera sartzeko probak uztailaren 6tik 8ra bitartean egingo dira Euskal Autonomia Erkidegoan atzo iragarri zutenaren arabera. Aipatu bezala, ezohiko deialdia uztailaren 20tik 22ra luzatuko da. Ohiko deialdien emaitzak uztailaren 15ean jakin ahal izango dira, eta ezohikoenak hilaren 29an. 

Nafarroari dagokionez, aipatu da Nafarroako Unibertsitate Publikoak ekain amaieran egingo duela ohiko deialdia eta uztailaren bigarren hamabostaldian ezohikoa. Oraindik ordea ez da data zehatzik eman, beraz ikasle nafarrak esperoan daude.