Sekula baino gehiago bilatu da Google-en "nola hobetu osasun mentala"

Sekula baino gehiago bilatu da Google-en "nola hobetu osasun mentala" Zure osasun mentala hobetzeko guraz Internetera jo duenetako baldin bazara jakin ez zaudela bakarrik. Google bilatzailearen joeretan behatu liteke, aurten, sekula baino gehiago, erabiltzaile askok "nola osatu" galdera idatzi dutela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sekula-baino-gehiago-bilatu-da-google-en-nola-hobetu-osasun-mentala/@@download/image/istockphoto-1169088842-612x612.jpg
2021/12/14

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Zure osasun mentala hobetzeko guraz Internetera jo duenetako baldin bazara jakin ez zaudela bakarrik. Google bilatzailearen joeretan behatu liteke, aurten, sekula baino gehiago, erabiltzaile askok "nola osatu" galdera idatzi dutela.
Sekula baino gehiago bilatu da Google-en "nola hobetu osasun mentala"

Google Trends-ek bere estatistiken informazioa publiko egin du, urtean zehar, munduan interesa piztu duten gaiak zein diren erakusteko. 

Bilaketak nahiko adierazgarriak dira bere horretan. 2021. urtean "nola sendatu burnout-a" (lan nekea) bilaketak Estatu Batuetan %5000 hazi ziren. Izan ere, 4,3 milioi pertsonak euren lanpostuak uztea erabaki zuten. 

Ongizatearekin zerikusia duten bilaketek ere, izan norbere buruarentzat edo besteentzat, zifra historikoak eskuratu dituzte. Google-en neurketa hauek 2004an hasi ziren, eta ordutik, pertsonek sekula ez zuten orain bezain beste bilatu nola "lagundu norbaiti" edo "nola eskatu laguntza". Berdina gertatu da osasun mentala kontzeptuarekin ere. 

Albiste hau idazten ari naizen bitartean Veronica Forque datorkit gogora. Aktore espainiar ezagunak atzo bere buruaz beste egin zuen, osasun mentala gaixotasun larri bezala hartzearen garrantzia gogoraraziz guztioi. Egunero, buruko nahasteek, milaka eta milaka pertsona anonimo eramaten dituzte, balio bezate honelako kasu ezagunek honetaz kontzientzia hartzeko.