Sekai konpainiak 'Through Nature' dantza ikuskizunaren entsegu irekia egingo du bihar Bilbon

Sekai konpainiak 'Through Nature' dantza ikuskizunaren entsegu irekia egingo du bihar Bilbon Dantza garaikide eta urbanoa izango dira ardatz emanaldian. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sekai-konpainiak-through-nature-dantza-ikuskizuna-aurkeztuko-du-bihar-bilbon/@@download/image/sekai.jpeg
2023/02/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Dantza garaikide eta urbanoa izango dira ardatz emanaldian.
Sekai konpainiak 'Through Nature' dantza ikuskizunaren entsegu irekia egingo du bihar Bilbon

Aste honetan Sekai konpainiako kideak erresidentzia artistikoa egiten ari dira Through Nature proiektu berria gauzatu eta borobiltzeko. Dantza pieza bat da, dantza garaikidearen eta urbanoaren teknikak nahasten dituena. Musika atmosferiko eta natura soinuen bidez, "dantza esperientzia desberdina" eskaintzen dutela adierazi dute.

Sekai iaz sortutako dantza konpainia da. 'Sekai' hitzak 'mundu' esan nahi du japonieraz, eta hura aukeratu dute dantzaren eta interpretazioaren esparruan hainbat hizkuntza kolektibo berean elkartzen dituelako. Euren piezen ezaugarri nagusiak mugimendua, espazioa, soinua eta argiztapenaren trataera dira. 

Urte bakarrean bi ekoizpen handitan lan egin dute: Breaking Beethoven eta Break in Art . Egun, Through Nature pieza berrirako bidean ari dira.
 
Bihar, ostirala, eskainiko dute entsegu irekia, 21:00etan, D8 Sorkuntza Faktorian. Sarrera librea izango da.