Seiurte taldeak 'Neoizko kaleetan' kantuaren bideoklipa kaleratu du

Seiurte taldeak 'Neoizko kaleetan' kantuaren bideoklipa kaleratu du 'Cabo Cañaveral' izeneko zazpigarren diskoko abestia da eta Alain Martinezek egin du bideoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/seiurte-taldeak-neoizko-kaleetan-kantuaren-bideoklipa-kaleratu-du/@@download/image/seiurte.jpg
2023/03/20
'Cabo Cañaveral' izeneko zazpigarren diskoko abestia da eta Alain Martinezek egin du bideoa.
Seiurte taldeak 'Neoizko kaleetan' kantuaren bideoklipa kaleratu du

Berrizko Seiurte taldeak Cabo Cañaveral  zazpigarren diskoko Neoizko kaleetan abestiaren bideoklipa aurkeztu du. Alain Martinezek grabatu du bideoklipa eta taldekideak gustura geratu dira emaitzarekin: "Hasieratik Blade Runner giroa lortu nahi genuen, baina bagenekien ez zela erraza izango. Azkenean, Alain Martinezek erronkari eutsi eta bilatzen genuena eskaini zigun. Lan itzela egin du, ikaragarria"adierazi dute. Martinezek Hendaian duen estudioan eta Berrizen grabatu dute bideoklipa.

Etorkizunik ikusten ez duen eta hiriko lekurik nahasi eta ilunenetan galduta dagoen pertsona bati buruzkoa da abestia.  Abesti iluna da, giro itogarria duena eta, aldi berean, nortasun eta indar handikoa. Musikari dagokionez, soinu elektroniko baxuak sartu dituzte riffean, sintetizadoreak errepiketan eta efektuak ahotsean.

2021ean argitaratutako Cabo Cañaveral diskoa indie-rock estiloko zortzi abestiz osatuta dago. Gaztain estudioetan grabatu zuten, Eñaut Gaztañagarekin. 

Hurrengo kontzertuak
Zuzeneko hainbat emanaldi ere badituzte datozen asteetan: Gernikako Lekuek Festibalean, Sonorama jaialdian, Bilboko Kafe Antzokian, Tolosako Bonberenean, Gasteizko gaztetxean eta Hendaian.