Seiurte: Musika eskaintza zabaldu beharra zegoen"

Sei urte lanean aritu ondoren, aurten albiste bilakatu da laukote berriztarra. Iaz Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketa irabazi ostean, lehen diskoa plazaratu dute bizkaitarrek: "Bapatean". Jokin Elorza taldebururuarekin hitz egin dugu.
Ambulance, Bide Ertzean Azken urteetan zenbait pop-rock talde sortu dira. Proposamen berrien beharrean dago musika?
Musika panorama aldatzen ari da. 80ko hamarkada punkarena izan zen, eta 90ekoa, metalarena. Argi dago eskaintza zabaldu beharra zegoela. Bestalde, disketxeek pop-rock taldeen lanak plazaratzen badituzte, eskaera dagoela seinale da.
"Bapatean" da zuen lanaren izenburua. Hala ere, gauzak ez dira bat-batean gertatu.
Ez, lan handia egin dugu gauden tokira heldu arte. Urte hauetan guztietan bi maketa eta single bat plazaratu ditugu. Dena den, gauzak egun batetik bestera aldatu dira; saria irabazi eta bat-batean, komunikabideen deiak, elkarrizketak, grabatzeko proposamena
Zuen ibilbidean bilakaera bat antzeman daiteke. Lehiaketako maketan pop-a nagusi da. Diskoan, aldiz, rocka eta distortsioak.
Hasierako urteak pop-eroagoak izan ziren. Egun, ordea, rockera jotzen dugu gehienbat. Zuzenekoetan ere, indartsuagoak gara. Ez dugu beti film bera egin nahi.
Euskadi Gaztea irratia askoren ahotan izan da aurten, Xabier Montoiak egindako adierazpen batzuk gora behera. Zer deritzozue bertan jartzen duten musikari?
Gauzak hobetu daitezke. Zertan? Eskaintza handitu egin behar da. Irrati hori entzuterakoan, errepikakor samarra iruditzen zait. Nik euskal musika gehiago jarriko nuke. Baina tira, agintzen duena entzulegoa omen da eta ez dirua. Hala beharko luke, behinik behin, irrati publikoa da eta.
Zuek esana da: "Musika programatzaileak ez dira arriskatzen".
Programatzaileek talde arrakastatsuengana jo ohi dute, eta ez dute talde berrien alde eginez arriskurik hartzen. Hortaz, dozena erdi taldek jaten dituzte kontzertu handi guztiak. Gaztetxeetan jotzen duten taldeak sustatu egin beharko lirateke, horixe baita harrobia.