Seinaleztapena Covid-19aren garaian: Pandemia espazio publikoak eraldatzen ari da

Seinaleztapena Covid-19aren garaian: Pandemia espazio publikoak eraldatzen ari da Metro bat edo gehiagoko distantzia mantentzea gure artean espazio publikoetan birusa gelditzeko neurri eraginkorra suertatu da. Distantzia soziala deitu diogu eta jada ohituta gaude kontzeptu hau entzutera teleberrian, adituen hitzetan eta iragarkietan. Orain kalera ateratzen hasteko faseak iragarri diren honetan hobe dugu kaleko seinaleei adi egotea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/seinaleztapena-covid-19aren-garaian-pandemia-espazio-publikoak-eraldatzen-ari-da/@@download/image/tape_measures-00-700x405.png
2020/04/29

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei
 

Metro bat edo gehiagoko distantzia mantentzea gure artean espazio publikoetan birusa gelditzeko neurri eraginkorra suertatu da. Distantzia soziala deitu diogu eta jada ohituta gaude kontzeptu hau entzutera teleberrian, adituen hitzetan eta iragarkietan. Orain kalera ateratzen hasteko faseak iragarri diren honetan hobe dugu kaleko seinaleei adi egotea.
Seinaleztapena Covid-19aren garaian: Pandemia espazio publikoak eraldatzen ari da

Haatik, distantzia mantentzea ez da erraza, batez ere gure inguruan ez badago seinaleren bat erakusten diguna zenbateko distantzia mantendu behar dugun besteekiko. Horregatik, askok zelo itsaskor eta koloretsuak erabiltzen hasi dira lurrean neurria ikusgarri bilakatzeko, baita hormetan edo zenbait objektutan ere. Horrela, jendeari errazagoa zaio distantzia minimoa mantentzea besteekiko. 

Hori dela eta, Covid-19a gure espazio publikoka eraldatzatzen ari da. Egoera kudeatzeko modurik onena zein den birplanteatzen ari gara momentu oro, pentsatuz zein diren erabili daitezkeen espazio publikoak eta zein ez. Seinaleztapen hauen inguruan @tape_measures kontua mundu oso irudiak biltzen ari da.

Nola antolatu itxaroteko ilarak negozio mota ezberdinetan, nola mantendu distantziak jatetxeetan edo nola partekatu espazio komunak parkeetan dira orain planteatzen ari diren arazoetako batzuk. Hauek, zelo itsaskorrarekin konpontzen saiatu gara  oraingoz bederen. Izan ere, datozen hilabeteetan, leku publikoek sekulako eraldaketa biziko dute eta diseinuak berebiziko rola edukiko du horretan. Hementxe adibide batzuk: