Sei kontzertu izango dira asteburuan Tolosako Kultura Plazara jaialdian

Sei kontzertu izango dira asteburuan Tolosako Kultura Plazara jaialdian Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band eta Olaia Inziartek egingo dituzte emanaldiak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sei-kontzertu-izango-dira-asteburuan-tolosako-kultura-plazara-jaialdian/@@download/image/kultura plazara_0.jpeg
2023/07/19
Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band eta Olaia Inziartek egingo dituzte emanaldiak.
Sei kontzertu izango dira asteburuan Tolosako Kultura Plazara jaialdian

Kultura Plazara jaialdiaren emanaldiak egingo dira ostiraletik igandera, Zumarditxikian. Musika, artisautza eta gastronomia uztartuko dituzte bertan.

Ibil Bedi taldeak emango dio hasiera jaialdiari, ostiralean, 22:00etan. Larunbatean, eguerdian, Broken Brothers Brass Band taldeak kalejira egingo du eta arratsaldean, berriz, DJ Alai tolosarra eta Nhil izango dira oholtzan, 19:00etatik aurrera. David Colomo eta lagunen flamenko doinuek eta Olaia Intziarte bakarlariaren emanaldiak izango dira igandean. 

Horrez gain, AMA eta Cárnicas Goyaren eskaintza gastronomikoa ere izango da asteburu osoan zehar. Gazte artisauen azoka ere ipiniko dute, hamar bat posturekin: bitxigileak, kamiseta egileak, margogileak…