Sei hizkuntzatako ahots automatikoak erabiltzeko aukera ematen du orain Elhuyarrek

Sei hizkuntzatako ahots automatikoak erabiltzeko aukera ematen du orain Elhuyarrek Testu-kutxa ere txertatu da edozein eduki ahots bihurtzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sei-hizkuntzatako-ahots-automatikoak-erabiltzeko-aukera-ematen-du-orain-elhuyarrek/@@download/image/TTS_ahotsak_Elhuyar_H.JPG
2023/07/20
Testu-kutxa ere txertatu da edozein eduki ahots bihurtzeko.
Sei hizkuntzatako ahots automatikoak erabiltzeko aukera ematen du orain Elhuyarrek

Sare neuronaletan oinarritutako ahots automatikoekin (TTS) loturiko bi berrikuntza aurkeztu ditu Elhuyarrek: bata, testua ahots bihurtzeko aukera sei hizkuntzatan, eta, bestea, testu-kutxa erabilita edozein eduki entzun ahal izatea.

Elhuyarren hizketa-sintesiko sistema sei hizkuntza hauetan erabil daiteke: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa. Horrela, erabiltzaileek dokumentuak zein testu solteak ahots bihurtzeko "aukera zabalagoa" dutela nabarmendu du Elhuyarrek.

Bestetik, testua entzuteko aukera eskaintzen duen kutxa ere bada, edozein eduki nahi den ahotsarekin entzun ahal izateko. Berau erabiltzeko ttsneuronala.elhuyar.eus webgunean sartu behar da, eta TTSa probatu botoia sakatu. Kutxan testua idatzi, hizkuntza eta ahotsa aukeratu, eta berehala jasotzen da testuaren audioa. Dokumentu bat plataformara zuzenean igota ere, ahots bihur daiteke.

TTS ahotsak sare neuronaletan oinarritutako teknologiaren bidez sortutakoak dira, ahotsen grabaketa espezifikoetatik abiatuta sortutako sistemak alegia. Adimen artifizialeko teknikak baliatuz sortzen dira sistema horiek. Gainera, TTS ahots pertsonalizatuak sortzeko aukera ere eskaintzen du Elhuyarrek. Elhuyarren TTS ahotsak edozein aplikaziotan txertatzeko prestatuta daude, bezeroentzat eskuragarri jarritako REST APIaren bidez. 

Testutik ahotserako bihurketa egiteko teknologia hauek Orai adimen artifizialeko zentroan sortutakoak dira.