Sei bertsolari gazte, Lizardi sariaren bila

Sei bertsolari gazte, Lizardi sariaren bila https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sei-bertsolari-gazte-lizardi-sariaren-bila/@@download/image/2010913899Jone_Uria.jpg
2012/12/13
berria
Sei bertsolari gazte, Lizardi sariaren bila
Asier Azpirozek, Manu Goioganak, Jone Uriak, Aitzol Barandiaranek, Ane Labakak eta Xumai Muruak parte hartuko dute ostiraleko finalean, Zarauzko zinema pilotalekuan.

34. aldiz antolatu dute Bertsolari Gazteen Txapelketa. Finalerako txartelak banatzeko bi kanporaketa -bertso afari- egin dituzte Zarautzen bertan, Gure Kabia elkartean. Finalean ariko direnen artean, badira txapelak jantzitakoak. Esate baterako, Jone Uriak -irudian- Uribe Kostako txapela jantzi zuen udara aurretik eta Ane Labaka lasartearrak Ipar Euskal Herrian egindako Hernandorena Saria eraman du aurten bertan. Asier Azpiroz zubietarra da, Manu Goiogana irundarra da, Aitzol Barandiaran Ataunekoa eta Xumai Murua Baionakoa.