Sehaska izango da Euskal Herriko Objektu Tradizionalaren Diseinu Lehiaketaren seigarren edizioko objektua

Sehaska izango da Euskal Herriko Objektu Tradizionalaren Diseinu Lehiaketaren seigarren edizioko objektua Apirilaren 18ra arte aurkez daitezke proiektuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sehaska-izango-da-euskal-herriko-objektu-tradizionalaren-diseinu-lehiaketaren-seigarren-edizioko-objektua/@@download/image/Sehaska STM bilduman_cuna coleccion STM.jpg
2023/02/24
Apirilaren 18ra arte aurkez daitezke proiektuak.
Sehaska izango da Euskal Herriko Objektu Tradizionalaren Diseinu Lehiaketaren seigarren edizioko objektua

HAU Euskal Herriko Objektu Tradizionalen Diseinu Lehiaketaren seigarren edizioa martxan da, euskal kulturaren ohiko objektu bat berritzeko asmoz. Sehaska, haurrentzako ohe txikia, da deialdi honetarako aukeratu duten pieza. Honela azaldu dute objektuaren nondik norakoa: "Kaxoi luzearen itxura izaten du, eta muturretan, behealdean, bi pieza kurbatu izaten ditu, erraz kulunkatu ahal izateko. Sehaska tradizionalak zur nobleez eginak izaten dira, eta, zenbait kasutan, gaztainondozko edo zumezko saskigintzaz eginak. Batzuk buru parean teilatutxoa dute haurra aire-korronteetatik babesteko; beste batzuk haurra eltxoetatik babesteko oihal bat zintzilikatzeko masta txiki bat daramate. Lehiaketarako proiektuan erabiltzen den materiala askea izango da eta bat baino gehiago erabiltzeko aukera dago".

Aurkezten diren objektuak baloratzeko epaimahaia honako hau izango da: Fermin Leizaola Calvo, Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Saileko zuzendaria;  Elisabeth Urrutia Bea, diseinatzaile industriala); Xabier Llordes, EIDE Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaile industrialak, grafikoak eta espazioetakoak biltzen dituen elkarte profesionala); Enrique Arrillaga, Muebles LUFEren sortzailea; Nagore Lauroba Izaguirre, industria diseinuko graduaren koordinatzailea (Mondragon Unibertsitatea-Goi Eskola Politeknikoa); Helga Massetani Piemonte, Bitamine Faktoriako zuzendaria; eta Agurtzane Garai Ibarlucea, San Telmo Museoko bitartekaritza arduraduna.

Epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko dituzte kontuan: diseinuaren funtzionaltasuna, jatorrizko diseinuari erantsitako ekarpen berritzaileak, diseinuaren bideragarritasun ekonomikoa, material gehigarria, irudiaren komunikazio-balioa, jasangarritasuna eta ingurumen-eragina.

Lehiaketako irabazleak 1.000 euroko saria jasoko du. Gainera, lehiaketan parte hartutako lan nabarmenak San Telmo Museoan egingo den erakusketa batean jarriko dituzte, maiatzaren bukaeratik irailaren bukaerara arte. 

Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 18 arte egongo da irekita. Oinarriak hemen kontsulta daitezke eta izen-ematea, berriz, hemen egin behar da.