Segurtasun arazo larria Facebooken

Segurtasun arazo larria Facebooken 800.000 erabiltzaileri eragin die akatsak; horietako bat zara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/segurtasun-arazo-larria-facebooken/@@download/image/Facebook-Session-Exploit.jpg
2018/07/03
berria
800.000 erabiltzaileri eragin die akatsak; horietako bat zara?
Segurtasun arazo larria Facebooken

Segurtasunean akats larri bat gertatu dela onartu berri du Facebookek. Antza denez, bug (ziber-eraso) batek sare sozialaren segurtasuna igarotzea lortu du; ondorioz, blokeatutako erabiltzaileak desblokeatuta egon dira. Arazoak 800.000 erabiltzaileri eragin die, eta dagoeneko hasi dira erabiltzaile guztiei banan-banan abisua ematen.

Bug hau aktibo egon da maiatzaren 29tik ekainaren 5a arte; tarte horretan, blokeatutako erabiltzaileei blokeoa kendu zaie, eta beraz, edozer ikusteko-partekatzeko gaitasuna izan dute. Messenger app-arekin berdina gertatu da; blokeatutako erabiltzaileek kontaktatzeko aukera izan dute.

Mark Zuckerberg sareko zuzendariak komunikatu bat egin du barkamena eskatuz, eta arazoa konponduta dagoela adierazi du, hau da, blokeo guztiak berriro indarrean daudela. Dena den, erabiltzaileei beren blokeoak errebisatzeko gomendatu die. Eta zuei, gertatu zaizue?