'Segoviako ihesa' filmaren inguruko erakusketa Donostian

'Segoviako ihesa' filmaren inguruko erakusketa Donostian Filmaren grabaketan ateratako argazkiak eta pelikularekin lotutako zenbait objektu izango dira ikusgai urriaren 30era bitartean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/segoviako-ihesa-filmaren-inguruko-erakusketa-donostian/@@download/image/La fuga de Segovia2_@Jesús Uriarte.jpg
2021/10/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Filmaren grabaketan ateratako argazkiak eta pelikularekin lotutako zenbait objektu izango dira ikusgai urriaren 30era bitartean.
'Segoviako ihesa' filmaren inguruko erakusketa Donostian

Ihesaldi baten oroitzapenak. Segoviako ihesa-ren 40.urteurrena erakusketa paratu dute Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Segoviako ihesa filmeko gidoilari izandako Angel Amigok eta Euskal Produktoreen Elkarteko presidentea den Carlos Juarezek bultzatutako erakusketak, Jesus Uriartek filmatze lanean zehar egin zituen argazkiak biltzen ditu, "berrogei urte geroago zinema-proiektu bat baino gehiago izan zen une errepikaezin hura hobeto ulertzen laguntzeko".

Argazkiez gain, beste zenbait objektu ere badira erakusketan: kartel eta gidoi originalak, filmatzean erabilitako klaketa, Felix Murcia zuzendari artistikoaren marrazkiak, edota pelikulak Donostiako Zinemaldian jaso zuen FIPRESCI saria, besteak beste.

1976ko apirilaren 5ean hainbat presok ihes egin zuten Segoviako kartzelatik. Bost urte geroago, horren inguruko ikus-entzunezkoaren ekoizpenarekin hasi ziren, Imanol Uribek zuzendu eta Angel Amigok ekoiztutako pelikula. Espetxetik ihes egindako pertsona batzuek ere parte hartu zuten filmean. 

Erakusketa astelehenetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era egoten da zabalik eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Urriaren 30era arte izango da ikusgai.