“Sees America”

“Sees America” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sees-america/@@download/image/50p14-1.jpg
2005/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Mr. T-Bone
50.zenbakia
“Sees America”
Ameriketara begira jarri da Mr. T-Bone, eta ez da harritzekoa. Milanen jaioa izan arren, jamaikar musikaren gaitzak jota dago aspalditik, eta sukar horrek ska-rocksteady-reggae musika konposatzera eraman du. Hainbat talderekin aritu eta gero, orain “uperbanda” osatu du. Bertan, Italiako (Casuino Royale, Africa Unite...) eta AEB eta Jamaikako ska musikari onenak (Skatalites, New york Ska Jazz Ensemble, David Hillyard...) bildu ditu. Emaitza ezinhobea da. Europako Two Tone eta Ameriketako ska-jazz estiloen arteko maitasun harremana topatuko duzu hemen. Dotore.