Seed of Chucky (La semilla de Chucky / Le fils de Chucky) *

Seed of Chucky (La semilla de Chucky / Le fils de Chucky) * https://www.gaztezulo.eus/albisteak/seed-of-chucky-la-semilla-de-chucky--le-fils-de-chucky/@@download/image/47p50-5.jpg
2004/12/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Don Mancini. Aktoreak: Jennifer Tilly, Redman, Hanna Spearritt, John Waters. Generoa: beldurra. Herrialdea: AEB. Urtea: 2004. Iraupena: 87 minutu. 
47.zenbakia
Chucky eta Tiffany panpin zitalei buruzko filma prestatzen ari dira Hollywood hanpatuan. Sasoi berean, Glen txikiak –Chuckyren semetxo umezurtzak–, gurasoak berpiztuko ditu. Tiffanyk ez du pelikulan bere rola jokatuko duen aktorea atsegin. Hortaz, bahitu egingo du Chucky odoltsuaren laguntzaz. Ohi legez, umore beltz-beltza eta gorea dira Chucky panpin krudelaren film berriaren ardatz nagusiak. Chuckyren jarraitzaile amorratuenak liluratuko ditu. Dudarik ez izan. Baina, egia esan, pelikula oso eskasa da.