Secondhand Lions (El secreto de los McCann / Le secret des freres McCann) **

Secondhand Lions (El secreto de los McCann / Le secret des freres McCann) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/secondhand-lions--el-secreto-de-los-mccann--le-secret-des-freres-mccann/@@download/image/40p48-3.jpg
2004/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Tim McCanlies. Aktoreak: Michael Caine, Robert Duvall, Haley Joel Osment. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB . Urtea: 2003. Iraupena: 111 minutu
40.zenbakia
Gaztetxo herabea da oso Walter. Eskola sasoia amaitu ondoren, Garth eta Hub osaben arrantxora joko du udako oporrak pasatzera. Hasiera batean, ez dira elkarrekin ondoegi konponduko. Walterren ustez, bitxiak eta zoro samarrak dira Texasko osaba biak. Garth eta Hub marmartientzat, aldiz, zama bat besterik ez da euren ilobatxoa. Hala eta guztiz ere, pixkanaka-pixkanaka, adiskide minak egingo dira hirurak, eta ez dute uda hori erraz ahaztuko. Komedia eta drama uztartzen dituen pelikula arrunt samarra da.