“Second Album” ****

“Second Album” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/second-album/@@download/image/Masshysteri_Second_Album.jpg
2011/03/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Masshysteri
116.zenbakia
“Second Album” ****
Pena handia. Nire punk rock talde kuttunenetarikoak, Red Donsekin batera, trasteak utzi ditu. Hala ere, suediarrek, –adi, beren jatorrizko hizkuntzan abesten baitzuten–, bigarren lana plazaratu zuten iaz agertokietatik aldendu baino lehen. Bigarren eta, agian, azken urrats honetan euren formula zorroztuagoa eta landuagoa antzematen da. Gizonezko eta emakumezko ahotsen arteko konbinazio melodikoak bere horretan dirau, gitarrak distortsio gutxiagorekin baina ñabardura gehiagorekin ageri dira, eta kantuek malenkonia kutsu goibela isurtzen jarraitzen dute, disko biziagoa eta pop estilokoa gauzatzeko.