Seattle

Seattle https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/10/13
albiste-laburra
Seattle
Hirian American Messenger Company sortu ahal izateko, 1907an lagunari 100 dolar eskatu zizkion gazte amerikar batek. Gaur egun UPS letrekin ezagutzen den enpresak Seattlelen jarraitu zuen 1930era arte. Urte horretan, enpresa lekuz aldatu eta bere lekuan parke lasai bat jarri zuten, Pioneer Square izenekoa. Erdigunean ia zazpi metrotako ur-jauzia duen iturria egin zuten eta haren inguruan banku eta eserlekuak jarri zituzten. 2007an, UPSk 100 urte bete zituenean ospakizun handia egin zuten bertan, patxadaz kafea hartzeko edota irakurtzeko toki ezin aproposagoa den Seattleleko txokoan.