Seaskaren alde kontzertuak Oiartzunen

Seaskaren alde kontzertuak Oiartzunen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/seaskaren-alde-kontzertuak-oiartzunen/@@download/image/201111184209seaskarenaldekartela.jpg
2012/12/13
berria
Haurtzaro Ikastolak eta Ttur-Ttur Euskalatzaleon Bilguneak, Seaska Ikastolen elkartearen aldeko rock kontzertu jaialdia antolatu du azaroaren 26an, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian.



Azaroaren 26an, Oiartzunen egingo duten jaialdiaren helburu nagusia, Iparraldeko Ikastolen elkartearentzat dirua biltzea da, Frantziako gobernuak ikastolen, euskararen eta orokorrean euskal kulturaren kontra duen jarrera ezkorrari aurre egiteko, euskaldunen elkartasuna sustatzeko.
Urte hasieran, Seaska Ikastolen Elkarteak egin zuen laguntza deiari erantzuna ematea erabaki dute Haurtzaro Ikastolak eta Ttur-Tturrek, biharko jaialdiaren antolakuntzarekin.
Jaialdian parte hartuko duten taldeak, Esne Beltza, Betagarri eta Bad Sound System izango dira eta, sarrera aurretik erosteko aukera dagoela jakinarazi dute antolatzaileek, 10 eurotan, Oiartzunen, Errenterian, Astigarragan, Lezo, Hernanin, Donostian, Irunen eta Seaskako Ikastoletan bertan, eta egunean bertan berriz, 13 eurotan, kiroldegiko lehiatilan. 

Sarrerak salgai:


Oiartzunen:
- Elorsoro Kiroldegian
- Amazkarren
- Kastron
- Makutxon
- Sorginen
- Miren
- Haurtzaro Ikastolan
Errenterian:
- Arkaitzan
- Landaren
Hernanin:
- Urrats Zapatadendan
- Aralar Tabernan
Astigarragan:
- Ikatzan
Lezon:
- Tiñelun
Donostian:
- Elkar Megadendan
- Herria Tabernan
Irunen:
- Elkar Megadendan
Seaskako Ikastoletan