Scott Pilgrim vs The World (Xbox live,PS Network)

Akzio, maitasun eta rock & roll istorioa da. 8 bit-etan, retro jokoen espiritua ondo mantentzen du. Scott friki jator eta hiriko borrokalaririk onena dugu. Ramona Flowers-ekin maiteminduta dago, baina ez zaio erraza izango harengana iristea. Horretarako, Ramonaren zazpi mutil lagun ohien aurka aritu beharko da. Dibertsioa bermatuta dago. 8 biteko irudiak Paul Robertson artistak pixelatu ditu eta musika, berriz, Anamanaguchi Chiptune taldeak sortu du.