Scott Pilgrim vs. the World

Scott Pilgrim gaztea Ramona Flowers ilegorria limurtzen saiatuko da, baina ez du lan erraza hartuko, horretarako botere bereziak dituzten neskatxaren zazpi bikote ohiak gainetik kendu beharko baititu. Oinarri duen komikiari guztiz fidela da filma, planoak komikia bailira errodatuta daude, onomatopeia idatziak konstanteak dira, eta borroka eszenek ere bideojokotik ateratakoak dirudite. Umorea eta akzioa uztartuta, denborapasa.