Scotland & Euskal Herria egunaren harira, besteak beste, Berri Txarrak, Gose eta Oreka Tx taldee

'Autodeterminazioa gauzatzeko unea iritsi da' lelopean, Eskoziaren eta Euskal Herriaren burujabetza eskubidea aldarrikatuko duen egun osoko jaialdia antolatzen ari dira urriaren 16rako. Karpa erraldoiko oholtzara zazpi talde igoko dituen kontzertuak itxiko du Ordiziako egitaraua.
Scotland & Euskal Herria egunak adin eta gustu guztietarako eskaintza dakar:
10:30ean irekiera ekitaldia.
11:00etan, joko zelaian: Euskal Herriko eta Eskoziako herri kirolak, lehia historikoa. Higlands Games hau Eskoziatik kanpo egin den eskoziar kultur erakustaldirik handiena izango dela aurreratu dute antolatzaileek.
14:00etan hasiko da bazkaria On Egin karpan. Ondoren, kantaldia izango da Euskal Herriko Arrabots eta Eskoziako The Caledonian Canal Ceilidh Trail Band taldeen eskutik.
16:00etan haurrentzako unea. Pirritx, Porrotx eta Marimototx Eskoziako Big Rory & Uchie the dog pailazoekin batera ariko dira umeei irribarreak lapurtzen karpa erraldoian.
18:30ean, karpa erraldoian baita ere, herrien autodeterminazio eskubidea aldarrikatuko duen ekitaldi nazionala egingo dute.
21:00etan, egun osoko egitaraua ixteko: kontzertuak karpa erraldoian. Berri Txarrak, The Red Hot Chilli Pipers, Oreka Tx, Gose, Trikizio eta Grousebeater Sound System taldek igoko dira oholtza gainera. Gero, Euskal Herriko nahiz Eskoziako Dj-ak arduratuko dira gaualdia luzatzeaz.
Programako ekitaldi bakoitzerako sarrerak, bakoitza bere aldetik, salgai dira jada www.uneairitsida.net webgunean.
Herri kirol norgehiagokarako (Highlands Games) sarrera: 20
Pailazoak ikusteko sarrera: 8
Kontzertuetarako sarrera: 20