Scooby-doo *

Hannah-Barbera konpainiak sortutako marrazki bizidunetako telesailik atseginenetakoa hezur eta mamizko aktorez osatutako zeluloide bilakatu du Raja Gosnell zinemagileak. Misterio ilunak argitzea da Fred, Daphne, Velma eta Shaggy gazteen zeregin nagusia. Eurekin, Scooby-Doo txakur beldurtia digitalki diseinatu dute filmean daramate beti. Abentura bitxiak biziko dituzte elkarrekin. Modako aktore gaztetxoz jositako ekoizpen komertzial, arin eta jasangaitza da. Neuronak nekatu nahi ez dituzuen egun petral horietariko batean ikusteko apropos-aproposa dela esango genizueke hain txarra ez balitz. Zuzendaria fusilatzeko modukoa da, benetan.