Scooby Doo marrazki bizidunetako Vilma lesbiana dela baieztatu da

Berri polita da LGBTIQ+ komunitatearentzat. Scooby Doo marrazki bizidunetako Vilma lesbiana da. Trick or Treat Scooby Doo! frankiziak estreinatuko duen pelikula berrian Vilma Dinkley Coco Diablo deitutako moda diseinatzaileaz maitemintzen da.
Marrazki bizidun hauen zale askorentzat hau ez da ezustekoa izan. Iraganaean Vilmaren sexualitatea hainbat atal eta pelikuletan jorratu izan da zeharka bada ere. Alabaina, pelikula berrian modu ofizialean iragartzen da. James Gunn zuzendaria aurretik saiatu izan da Vilma lesbiana bezala zuzenean agertzen, baina estudioak bere ahaleginak gerarazi zituen. "2001. urtean, nire gidoian Vilma esplizituki lesbiana zen, baina estudioak atzeratu egiten zuen beti proiektua geratzeraino iritsiz eta azkenik, istorioa aldatu behar izan zen" adierazi du Gunn-ek.
Aipatu dugun bezala, aurreko telesailen atal eta pelikuletan Vilmaren sexualitateari buruzko zantzuak agertzen ziren, oraingoan ordea ez ditu bere sentimenduak apaindu edota ezkutatu, baizik eta lesbiana moduan agertzen da inongo lotsarik gabe. Pelikula ikusi beharko da harreman berri honen nondik norakoei buruz gehiago jakin ahal izateko. Filma halloween-en sasoian estreinatzea espero da.