Schmooze: Umorea eta maitasuna uztartzen dituen aplikazioa
Vidya Madhavan oraindik ingeniaria ez zenean Indiatik Kaliforniara ikastera joan edo ez joan erabakitzen ari zen. Duda horren aurrean ikasle estatubatuarrei idatzi zien euren esperientzia ezagutzeko asmoz. Honela ezagutu zuen Raghav eta memeak elkarri bidaltzen hasi ziren. Urte asko modu zibernetikoan harremana mantendu ondoren, ezkonduak daude egun.
Beren maitasun historian inspiratuta eta artea zein memeen magian erabat sinistuta, Vidya-ek bere esperientzia aplikazio batean bilakatu du. Honela sortu da Schmooze, umorean oinarritutako algoritmoa erabiltzen duen Tinder moduko bat. Bere leloa: Pertsonak elkar aurkitzera destinatuak daude, eta zer modu hobean umorearen bidez elkar aurkitzea baino!
Schmooze-ren webgune ofizialean informatzen da 100.000 match baino gehiago gauzatu direla eta 2 milioi eta erdi meme baino gehiago zabaldu direla.
Nola funtzionatzen du?
Swipe bat egin beharrean bihotz bati, edo errefusatu, shmooze egiten da hemen (berriketan egin ingelesez) gustuko duzun meme bati atsegin dut emateko o schnooze ez denean zure interesekoa.
Aplikazioak pare bat hilabete darama eskuragarri iOS eta Androiden. Eta zuk zein meme erabiliko zenuke?


