Scary Movie *

Gazte nerabeei zuzendutako beldurrezko film estatubatuarren parodia ganberroa da. Bertan, Scream, The Blair Witch Project, I Know What You Did Last Summer eta beste hainbat film ezagunen kontura gustura egiten du barre Keenen Ivory Wayans bihurriak. Argudioa aski ezaguna da: serial killer lazgarri batek lagun talde bateko kideak banan-banan erailtzeari ekingo dio filmak iraun artean. Satiraz blaitutako gag maltzurrez jositako komedia kaskarra da. Arrakasta itzela erdietsi zuen munduan barrena, ordea. Neurona gutxiko umore zabarraren maitaleentzat ezin aproposagoa da.