“Say what” ***

“Say what” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/say-what/@@download/image/77p76_SayWhat.jpg
2007/09/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
US3
77.zenbakia
90eko hamarkadan, Blue Note diskoetxeak jazz katalogo izugarriari haize freskoa ematea erabaki zuen. Horregatik, eta helburu komertzialak ahaztu gabe, Geoff Wilkilson ekoizlearen esku jarri zuen katalagoa, jazza eta rapa elkar zitzan. Saio ugari egin eta gero, Hand on The Torch diskoa osatu zuten. Eskarmentu handiko musikariekin egindako kantak eta aurreko disko hartan parte hartu zuten bi rap abeslariekin —emakumezko abeslaria gehitu zaie— disko biribila osatzea lortu dute orain. Osagai nagusiak rapa eta jazza dira, baina Brasilgo doinuen aztarnak ere badira.