Savages

Savages https://www.gaztezulo.eus/albisteak/savages/@@download/image/soulfly_1393943167.jpg
2014/03/10
kritika
Testua: Haize Galarraga
Soulfly
149.zenbakia
Max Cavalera bezalako metal dinosauro bati zaila zaio bere iragana atzean uztea. Bere lan berri bakoitza Sepulturarekin konparatzea ia saihestezina egiten zaigu bere ibilbidea jarraitu dugunoi. Denborak aldatu egin dira ordea, eta horren seinale, bateriaren lekua bere seme Zyonek bete duela. Bi Cavalera belaunaldi talde berean, eta gizartearen basakeria inspirazio hartuz, abesti gora-beheratsuz betea dator diskoa. Ekarpen berritzailerik egin gabe, abestiren batek Arise edota Chaos AD diskoak ekar ditzake burura, baina inolaz ere ez du lortzen azken horiek transmititzen zuten indarra helaraztea.