Saudi Arabian emakumeak gizonezkoen baimenik gabe bidaiatu ahal izango dute azkenik

Hemendik aurrera, Saudi Arabiako emakumeek ez dute gizonezko “tutore” baten baimenik beharko pasaportea eskuratzeko edota atzerrira bidaiatzeko. Riad-en gobernuak nazioartean luzaz kritikatutako debekuari amaiera eman dio.
Arau berri hau 21 urtetik aurrerako emakumeen artean aplikatuko da. Gazteagoentzat ordea, lehen bezala jarraituko du arauak eta euren gizonezko “tutoreren” onarpena beharko dute ezkondu nahi badute, euren pasaporteak berritu edo herrialdetik ateratzeko.
Erabakia Arabia Saudiko Mohamed bin Salmán printze oinordekoak bultzaturik etorri da liberalizazioaren testuinguruan. Erreforma hauen barruan emakumeari ibilgailuak gidatzea debekatzen zien araua ere ezabatu zuen. Horrez gain, hemendik aurrera gizonezkoekin batera futbol partiduetara joan ahal izango dute emakumeek edota gizonezko generoari lotuta dauden zenbait jarduera eta lan egin ahal izango dituzte.
Neurri hauek emakume askoren bizitza eraldatzen ari badira ere, kritiko askok protesta egin dute esanez erreforma kosmetikoak direla, “tutoreen” sistema bizi-bizirik baitago oraindik ere, gizonezkoei emakumezkoen gainean autoritate arbitrarioa emanez. Noiz arte?