Saudi Arabiako lehen zinemaldia

Damman hirian, Saudi Arabian, herrialde honetako historiako lehen zinemaldia egingo dute datorren hilean. Saudi Arabian ez dago zinema aretorik, aspaldi itxi baitzituzten, islamaren kontrakoak zirelakoan. Duela bi urte, halako zinemaldi bat antolatzeko saioa egin zuten Yedda hirian, eta badazpada ere, jaialdiaren izenari ez zioten "zinema" hitza jarri "ikusentzunezko erakustaldia" izan zen. Iazko urrian, Ramadan garaian, zenbait hotelek "familia osoarentzako filmak" eskaini zituzten, eta ekimenak hautsak harrotu zituen. Kontuak kontu, Saudi Arabiako printze ahalguztidun baten laguntzaz, maiatzean, hainbat herritako filmak ikusi ahal izango dituzte Damman hirian