Saudi Arabiako emakumeak gidatzeko eskubidea babestu zuen aktibistak 5 urteko kartzela zigorra

Saudi Arabiako emakumeak gidatzeko eskubidea babestu zuen aktibistak 5 urteko kartzela zigorra Loujain al-Hathloul, Saudi Arabiar aktibista ezagunak emakumeak autoak gidatzeko duten eskubideen alde kanpaina egin zuen. Orain, horregatik 5 urteko kartzela zigorra betetzera kondenatua izan da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/saudi-arabiako-emakumeak-gidatzeko-eskubidea-babestu-zuen-aktibistak-5-urteko-kartzela-zigorra/@@download/image/_115242610_mediaitem115237706.jpg
2021/01/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Loujain al-Hathloul, Saudi Arabiar aktibista ezagunak emakumeak autoak gidatzeko duten eskubideen alde kanpaina egin zuen. Orain, horregatik 5 urteko kartzela zigorra betetzera kondenatua izan da.
Saudi Arabiako emakumeak gidatzeko eskubidea babestu zuen aktibistak 5 urteko kartzela zigorra

Loujain al-Hathloul, 31 urteko emakumeak, jada bi urte eta erdi daramatza segurtasun goreneko presondegi batean espetxeratua. 2018an atxilotua izan zen beste hainbat aktibistekin batera Saudi Arabiaren aurkako erakundeekin harremanak zituela leporatuta. Ordutik, giza eskubideen aldeko hainbat eta hainbat erakundek bere askatzea eskatu dute. 

Hala ere, eskari horiek alferrikakoak izan dira, izan ere, Saudi Arabiako Tribunal bereziak, terrorismo kasuak epaitzeko sortutakoak, herrialdeko segurtasuna urratu eta atzerritarren onurak lehenesteagatik kondenatu baitu emakumea. Epaiaren arabera 5 urte eta 8 hilabeteko kartzela zigorra dagokio.