Saty (Transito) **

Monsters Ball eta Finding Neverland filmatu ostean, thriller psikologiko bitxi batekin ausartu da Marc Forster zinemagilea,
baina apustu horretarako, bidelagun onak aukeratu ditu. David Benioff
gidoigilea, kasu. Askotan esan digutenez, ezagutzen ez dugun eremu bat omen
dago heriotza eta bizitzaren artean, eta hain zuzen ere, eremu horixe da film
honen eszenatoki nagusia. Bere buruaz beste egin nahi duen gazte bat ari da
artatzen Sam Foster psikiatra. Haren bitartez, supituki, errealitate gordin eta
txundigarriarekin egingo du topo. David Lynchen maisulan ilunen zantzuak ditu Stay thriller bereziak, zinez. Baina,
tamalez, Lynch apartaren amesgaizto bihurrien mailatik oso urrun dago Forsterren
puzzle tranpati eta erdipurdikoa.