Sateliteei esker pinguino enperadoreen kolonia berria topatu dute
British Antartic Survey erakundeko ikertzaileek pinguino enperadoreen kolonia berri bat aurkitu dute sateliteei esker. Zientzialariek, kolonia hau aurkitzeko, bi satelite ezberdinek jasotako irudiak alderatu dituzte.
Ikerketaren arabera, itsas-hegazti hauek topatzeko, zeinak Antartikako kontinentearen sakonean aurkitzen diren, atzean uzten zituzten gorozkiez baliatu ziren. Estimazioaren arabera gutxienez 500 pinguinoko populazioa aurkitu dute.
Gizakiok Antartikan ezagutzen ditugun 66 kolonietatik erdiak sateliteen bidez aurkituak izan dira.
Peter Fretwell doktoreak, ikerketako zuzendarietako batek, adierazi du "aurkikuntza zirraragarria" dela, baina berriki aurkitutako leku asko itsas izotzaren galeragatik larriki erasanak daudela.
Pinguino enperadoreak izotzetan ugaltzeko gai diren animalia bakarrak dira eta horrek bereziki zaurgarri bilakatzen ditu krisi klimatikoari.
Hegazti miragarri hauek apirila eta iraila bitarte izotzak irautea behar dute, euren kumeek nahikoa denbora izan dezaten hazteko. Denbora horren aurretik izotza hautsiko balitz euren kumeak uretara eroriko lirateke eta itota ala izoztuta hil.
Ikerketa berri baten arabera, krisi klimatikoari mugak jarri ezean, pinguinoak mende honen bukaerarako desagertuko lirateke .

