'Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!', EHEren manifestazioaren leloa

'Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!', EHEren manifestazioaren leloa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sasi-guztien-gainetik-euskaldun-eta-burujabe-eheren-manifestazioaren-leloa/@@download/image/2011274996babesa-baraain-web.jpg
2012/12/13
berria
'Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe!', EHEren manifestazioaren leloa
Donostian egingo dute larunbatean, hilak 12. 17:00etan abiatuko da Bulebarretik. Pasa den asteburuan Euskal Herriko hamaika tokitan agerraldiak egin dituzte, deialdia babesteko. 

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko dute. EHEren sortzaileetako bat izateagatik eta euskalgintzaren alde eginiko lan handia eskertu nahian jasoko du gorazarrea. Euskal herritarrek euskaraz bizitzearen aldeko jarrera hartzeaz gain, hizkuntzak "lehentasunezko estatusa" behar duela nabarmendu du EHEk. Legeak eta prestigioa dira estatus hori erdiesteko bideak, Euskal Herria Zuzenean-eko kideen arabera.