Saroi Jauregi: "Aurreko txapelketa gazteagoa izan zen"

Aspaldi honetan "Hitzetik hortzera" telebista saioa aurkezten dihardu, eta horrexegatik, ospetsu egin zaigu Saroi Jauregi 27 urte zaldibitarra. Saroi Zaldibian bertan aritu zen lehen aldiz bertsolariei gaiak jartzen, eta 1999ko Gipuzkoako Herriartekoa izan zuen lehen txapelketa. Bertsolari txapelketa nagusian ikusi eta entzundakoez itaundu dugu.
Finala jokatu aurretik, zeinen aldeko apustua egin zenuen?
Ez nuen apusturik egin, koadrilan-eta askok galdetzen zidaten hori, baina egia esan, oso zaila zegoen. Andoni Egaña faboritoa zen, baina beste zazpiak ere txapela janzteko hautagai ziren.
Txapelketan, gai-jartzaileak nola ikusten ditu bertsolariak?
Saiatzen da bertsolari guztiak berdin ikusten, gaijartzaileak ez baitaki gai bakoitza nori tokatuko zaion. Beraz, ideia orokor bat egin behar da, eta horren
arabera jokatzen da.
Txapelketan, inoiz errukitu al zara zuk jarritako gaiarekin asmatu ezinik dabilen bertsolariaz?
Ez bereziki norbaitegatik. Baina egia da, oholtza gainean gaudenean, bertsolari bat trabatzen denean, edo gaia ondo ulertu ez duenean, harekiko gertu sentitzen garela.
Gaiak planteatzerakoan, gaijartzaileek arrastoa hartzen al duzue bertsolariek nondik nora jo dezaketen?
Ariketa hori beti egiten dugu gaijartzaile taldean: ez dago gai bat jartzerik, aldez aurretik gai horrek zein bide izan ditzakeen aztertu gabe. Bestela, gerta daiteke gaiak bide bakarra izatea, edo oso lehorra izatea. Ariketa hori beti egiten dugu, askotan ezustekoak gertatu arren.
Egia al da bertsolari txapelketa honetan gazte belaunaldi berria plazaratu dela?
Ez dut uste kontu hori juxtu txapelketa honetakoa denik; iruditzen zait hori pixkanaka etorri dela, eta duela lau urteko txapelketan ere hori ikusten zela. Aurten bertsolari gazte asko sartu da, eta entzulegoan ere antzeman da gaztetasuna, baina pixkanaka etorri da hori. Esaterako, duela lau urteko txapelketan, bertsolarien bataz besteko adina gazteagoa zen aurtengoan baino: aurten 28 urteko bataz bestekoa izan da, eta aurrekoan 27koa izan zen.
Gaztetasun hori zertan antzematen da?
Esaterako, bertsolarien hizkeran eta gaiei heltzeko moduan. Aurreko belaunaldiko bertsolari bati interneti buruzko galdera bat eginez gero, galduta sentituko da, seguru asko. Hitz egiteko modua ere ez da berdina.
Harremanean eta giroan, bertsolari zaharrak elkarrekiko zurrunagoak eta serioagoak al dira gazteak baino?
Ez dut uste hori horrela denik: bertsolarien artean lehen ere giro ona badago. Txapelketan aritu arren, bertsolariek elkarri laguntzeko eta talde bezala funtzionatzeko joera dute. Lehen eta orain.
Maialen Lujanbiok esana da, aurtengo txapelketan ikuslegoan era askotako janzkerak ikusi dituela, aniztasunaren seinale. Bertsolarien artean ere janzteko estiloa ugari al dago?
Bakoitzak bere estiloa dauka, baina ez dakit hainbesteraino aldatu den giroa. Gaur egungo bertsolariek, jaialdietan eta txapelketatan, aurreko belaunaldiko bertsolariek baino gehiago zaintzen dute janzkera. Bakoitza bere estiloan egiten du hori.
BECeko finalean, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze enpresa bereko bi langileren paperean jarri zituen gaijartzaileak, bezperan sexu-harremana izan ondoren, elkarrekin hizketan ari zirela. Duela urte batzuk, jarri al zitekeen hori bezalako gai bat?
Gai hori duela urte batzuk ere horrela planteatu zitekeen; baina, seguru asko, ez zuen hartuko finalean hartu zuen bidea. Kontua da, Andoni eta Aitor beren sexua aldatu gabe sartu zirela gaijartzaileak planteatutako paperean, eta naturaltasun handiz, harreman homosexualaren bidea hartu zutela. Gaur egun, askoz naturalago ateratzen dira horrelako gaiak; izan ere, homosexualitatea gero eta normalizatuagoa dago gizartean, eta hori islatu egiten da bertsolaritzan.
Bati baino gehiagori, malkoak ihes egin zion Imanol Lazkanok Andoni Egañari txapela jantzi zionean
Aurreko belaunaldiak lan horretan jarraitu ez balu, gaur egun ez ginen 13.000 lagun bilduko BECen. Hori zor diogu aurre belaunaldiari. Horrez gain, Imanol Lazkano ez da edozein: Bertsozale Elkartea sortu zenetik, Lazkano lehendakari izan da aurtengora arte, eta bertsolaritzak asko zor dio. Horrez gain, duela gutxi bihotzetik ebakuntza larria egin diote, eta finalaren egunean, eguerdian, ez genekien azalduko ote zen. Beraz, gauza asko elkartu ziren hor.
Zer egin daiteke bertsoa gazte erdaldunengana helarazteko?
Iruditzen zait inbidia pixka bat sortzea dela bidea, eta bide horretan, bertsozale elkarteak bete-betean asmatu duela BECen finala eginda, eta komunikabideetan txapelketaren berri emanda. Bertso mundua existitzen dela ez dakien jendeari, hor zerbait badagoela esaten badiogu, eta zerbait hori 13.000 lagun elkartzeko eta hunkitzeko gauza dela, "¡Me estoy perdiendo algo!" esango dute. Iruditzen zait, txapelketak, euskara ikasteko duda-mudatan dabiltzan horiek ere animatzen dituela euskararen aldeko pausoa ematera.
Zu zeu bertso-eskolan ibilitakoa izango zara, ezta?
Bai, baina urte asko dira. Gure osabak, Altzo Txikik, bertso eskola sortu zuen Zaldibian, eta uste dut herri guztiak izena eman genuela eskolan, baina bapatean ez dut sekula bertsotan egin; gehienez ere parrandan, lagunartean.
Puntuka moldatuko zara behintzat.
Bai, baina jenderik ez dagoen tokian.
Barakaldoko BEC bete ondoren, non egingo da hurrengo finala: Baionan edo Iruñean?
Ez dut ideiarik ere, baina polita litzateke bi horietakoren batean egitea.