Sarkozykeriak

Sarkozykeriak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sarkozykeriak/@@download/image/20091245575paris.jpg
2012/12/13
berria
Parisen, duela aste batzuk, denen ahotan zebilen Jean Sarkozy. Zuzenbideko bigarren ikasturtea gainditu gabe eta 22 urte bete berritan, La Defenseko finantza-distrituaren buru jarri nahi izan zuen errepublikako presidenteak; aitak, alegia. Orain, Pierre Sarkozyri tokatu zaio txanda. Mosey goitizenarekin hip-hop abeslari gisa egin nahi du ibilbidea, eta honi ere laguntzatxoa etorri zaio: Kultura Ministerioa SCPP erakunde publikoari presio egiten aritu da, Pierreren taldeari diru laguntza bat ukatu zitzaiolako. Kalean abesti bat baino gehiago egin dute honezkero seme hip-hoperoaren kontura.