Sarkor taldeak disko berria kaleratu du

Sarkor taldeak disko berria kaleratu du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sarkor-taldeak-disko-berria-kaleratu-du/@@download/image/200836735Sarkor2.jpg
2012/12/13
berria
Sarkor taldeak disko berria kaleratu du
Gernikako Sarkor taldeak "Su emoten" izeneko diskoa argitaratu du, et Iparragirre Rock Elkarteko lokalean aurkeztu du.

Kotxeko bozina hotsez sartu zirenSarkor taldekoak Iparragirre Rock Elkarteko Lokalera. Autoa bera ere barrura sartu zuten ikusleen harridurarako, eta baita larridurarako ere, baten bat ia harrapatu zuten eta... Bertan, 30 bat lagun eta zenbait komunikabideak zituzten zain.
Taldekideak eszenatokira igo ziren, eta “Garaipenaren Bila” izeneko abestiarekin eman diote ongi etorria “Su emoten” izeneko disko berriari. Abestu eta gero, hitz egiteko txanda iritsi zen. Bereziki azpimarratu zuten apirilaren 12an aurkezpen kontzertua egingo dutela Durangoko Plateruena Antzokian. Eskerrak ere eman zituzten diskoa egiteko prozesuan lagundu dieten pertsona guztiei eta aipamen berezia egin zioten Txortx-eri.