Igande honetan, irailak 1, Kontxako Bandera preziatua lortzeko lehen estropada tanda egingo dute Donostian. Aurten, baina, albiste pozgarri bat jaso dute lehiaketan parte hartuko duten emakume arraunlariek; lehen aldiz, dirusariak parekatu dituzte. Gauzak horrela, gizonen diru kopuru bera jasoko dute aurten emakumeek.
Hauek izango dira Kontxako Bandera irabazteagatik emakume zein gizon traineruek jasoko dutena: Irabazleek, banderaz gain,
24.000 euro irabaziko dituzte; bigarren sailkatuak,
15.000 euro; eta hirugarrenak,
12.000 euro.
Ostegunean izango da sailkatze estropada, 17:30ean, emakumeetan zein gizonetan. Bi multzo osatu dituzte kategoria bakoitzean, denboraldiko kirol emaitzak kontuak izanik; hurrenkera, ordea, ostegunean erabakiko dute, 12:00etan egingo duten zozketan. Erlojupeko proba izango da, eta kategoria bakoitzeko zazpi ontzi azkarrenek lortuko dute txartela, datozen bi igandeetan lehian aritzeko, Donostiarraren traineruekin batera.