Sareratu Igartubeiti Baserri Museoarekin

Sareratu Igartubeiti Baserri Museoarekin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/sareratu-igartubeiti-baserri-museoarekin/@@download/image/2012531814igartubeiti_4.jpg
2012/12/13
berria
Sareratu Igartubeiti Baserri Museoarekin
Maiatzaren 19a Museoen Nazioarteko Eguna da, eta horren harira Igartubeiti Baserri Museoak 'Museoarekin sareratu' egitasmoa prestatu du; sartu Facebooken eta eman zure botoa.

Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historiara eta bertakoen bizimodura hurlbitzeko aukera eskaintzen du. Baserriak berak duen balio kultural, historiko, antropologiko, arkitektoniko eta sinbolikoa neurriz kanpokoa da, eta euskal ondarearen elementu nagusi bilakatu da. Gainera, Gipuzkoako Foru Aldundiak interpretazio zentroa eraiki zuen bertan, eta horregatik gaur egun biak uztarturik daude Baserri Museoan.

Museoen Nazioarteko Egunerako 'Museoarekin sareratu' ekimena prestatu dute; hau da, lau aukera proposatu dituzte egun horretan egiteko. Horien artean nork bere gustukoena bozkatu behar du Facebooken maiatzaren 15a baino lehen, eta 16tik aurrera planik bozkatuena zein den aditzera emango dute. Une horretatik aurrera jardueran parte hartzeko aukera izango du edonork, eta Igartubeiti Baserri Museoan egun-pasa bikaina egin hilaren 19an.

Lau jarduera posibleak


Familientzako Gymkhana.
Baserria bera gai nagusitzat harturik, horren inguruko erronkaz eta frogaz beteriko gymkhana.

Postre ekologikoak sukaldatzea.
Galletak edota beste edozein postre ekologiko nola egin ikasteko familia osoarentzako tailerra.

Kizkitzako baselizara txangoa.
Ezkio-Itsason kokaturik dago, Igartubeiti Baserri Museotik 4 kilometro ingurura, eta bertara ibilaldi gidatua. Bertan mokadutxoa eskainiko dute.

Horma irudi erraldoia egitea.
Nolakoak izan beharko lukete gaur egungo museoek? Galdera horri erantzunez, iritziak, kezkak eta interesak bilduko dituen horma irudi erraldoia egitea. Aldez aurretik ideiak ekar daitezke, edota unean bertan han idatzi.