"Saregiten" jardunaldiak antolatuko dituzte azaroan Donostian

Calcuta Ondoan garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak 'Saregiten' jardunaldiak antolatuko ditu azaroaren 12an, 13an eta 15ean, eta hilaren 16an bi hitzaldi eskainiko dituzte Donostian. Generoen arteko parekidetasuna mahai gainean jarriko dute emakumeen erakundeek, erakunde feministek, hitzaldiak eskainiko dituzten adituek, eta baita bertaratzen diren lagunek ere.
Hitzaldiak, talde lanak, mahai-inguruak Azaroaren 12tik 16ra bitartean giza eskubideen, berdintasunaren, nazioarteko elkarkidetzaren, solidaritatearen eta genero arteko berdintasunaren alde lanean diharduten mugimendu, elkarte eta banakoen topagune bihurtuko da Donostia.
Egindako lana aitortzea, estrategiak partekatzea, gaiaren inguruko hausnarketa bultzatzea, eta lotura berriak sortu eta zaharrak indartzea izango dute helburu Saregiten jardunaldiek.
Irakasleei, boluntarioei, mugimenduetako ordezkariei, ikasleei, profesionalei eta elkarteei zuzenduriko ekimena izango da, eta nagusiki bi ataletan banatuko dute egin beharrekoa: tailerrak eta hitzaldiak.
Talde lana
Tailerrei dagokienez, goizetan aurkezpenekin hasiko dituzte egunak; gaiak azaldu eta eztabaidatuko dituzte bertan. Arratsaldez, aldiz, workshop edo gaikako taldeetan bereiziko dituzte parte hartzailek, gaiak alorka aztertzeko.
Tailerrak azaroaren 12an, 13an eta 15ean egingo dituzte, eta parte hartzeko izena eman behar da.
Hilaren 16an, ostera, pertsona orori zabaldutako bi hitzaldiren bidez emango diete amaiera topaketei. Lehena Deustuko Unibertsitatean eskainiko dute, goizean, eta bigarrena Kutxako Andia Aretoan.
Azaroaren 12tik 15era bitarteko tailerretan izena emateko, sartu hemen.
Bizkor ibili, urriaren 31 baino lehen eginez gero, 12 euro soilik bailio baitu inskripzioak; hortik aurrera eta hilaren 8ra bitarte, 20 euro.

Izena emateko