Sare sozialetatik ezabatu behar dituzun 4 kontu

Gabonetako afaria, mendira egindako azken txangoa, lagunekin botatako parranda, gimnasioan ateratako selfie-a... zein da sare sozialetan partekatu duzun azken argazkia? Gure pribatutasuna oparitzen dugu etengabe, ondorioetan gehiegi pentsatu gabe. Eta ondorioak egon daitezke, ez oso atseginak beti. Jarraian, sare sozialetatik ezabatu beharko zenituzkeen lau datu garrantzitsu bildu gitugu:
1) JAIOTZE DATA: Facebooken zuren urteak direla jartzen ez baduzu inor ez da gogoratuko zure urtebetetzeaz; hori pentsatu dezakezu, baina kontu izan norbaitek zure identitatea lapurtzeko nahikoa dituela zure izen-abizenak eta jaiotze data. Gainera, pasahitz gehienek jaiotze datekin lotura izaten dute, eta beraz, zure kontuetan sartu ahal izateko pista garrantzitsua eman zenezake.
2) ARGAZKIETAN HATZEKIN BAKEAREN SINBOLOA EGITEA: Zenbat aldiz atera duzu argazki ala selfie bat hatzekin bakearen sinboloa eginez? Bada jakin zure pribatutasuna arriskuan jartzen ari zarela. Japoniarrek ohitura hori zokoratzea erabaki dute. Arrazoia? Egun argazkiek duten kalitate finari esker, zure hatzetako aztarna hackeatu dezakete, ondoren bankuetako app-etan edota zure mugikorrean sartzeko baimena eskuratuz.
3) TELEFONO ZENBAKIA: Facebookek, Instagramek eta ia sare sozial guztiek zure mugikor zenbakia gordetzen dute; berdin Tinder edota telefonoz ordaintzeko baimena ematen duten app-ek. Kontuz ibili, zure mugikorra hackeatu eta bankuetako datuak eskuratu ala sare sozialetako gakoak eskuratu ditzakete eta.
4) OPORRETAKO PLANAK: Beharbada hau askotan entzun izan duzu; oporretara bazoaz, ez partekatu unean egiten zabiltzana. Hobe argazkiak bueltan igotzen badituzu. Eta berdina stories-ekin; kontuan izan unean non zaudeneko informazio zehatza ematen ari zarela. Hala, lapurrek jakin dezakete ez zarela etxean izango; BBC-ek argitara eman duenez, Erresuma Batuan burutu diren lapurreten %22 oporretako informazioa sare sozialetan partekatu zutelako egin ziren. Eta adi, seguruak ordaintzeari uzten hasi baitira oporretako informazioa partekatu dutenen kasuetan.
*Eta kontuz ontziratzeko txartelaren datuak partekatzearekin; handik zure kreditu txarteleko datuak atera ditzakete!